2007/12/26

BIDEO BAT

Beste bideo bat globalizazioari buruz.

Globalizazio tipo mota anitz daude, merkataritza globalizazioa, teknologi globalizazioa, kapitalismo globalizazioa,.......etb. Guzti hauek gure bizi era aldatzen dute baina gehien nabaritzen den globalizazio kulturala da; gaur egun bizi garen herrian edo hirian sarritan ikusten dugu kanpotik etorri den jendea, denbora aurrera egiten duen einean amoldatu egiten dira gure bizi erara. Nahiz eta gure hirietan bizi bakoitza bere kultura du eta hori gure munduari aberastasuna ematen du,baloitza bere kultura izatea ez du esan nahi elkarrekin ezin dugula bizi; bakoitza bestearen kultura errespetatu behar du eta saiatu behar du kultura hori ulertzen eta jakitea zergatik den hain garrantsitsua beste pertsonarentzat.

2007/12/22

Globalizazioaren esanahiak


*Hiri Globalaren osaera: Munduko zati ezberdinen arteko kontaktu estuagoa, hartu-eman aukera gehiago pertsonen artean, elkar ulermena eta adiskidetasun gehiago munduko herritarren artean. Zibilizazio baten sorrera ekar dezake globalizazioak.
*Globalizazio ekonomikoa: 'Merkataritza librea' industria bateko kideen arteko harreman estutze bat, nahiz eta kide horiek mundu osoan sakabanaturik egon, honek nazio burujabetasunaren jaitsiera dakar eremu ekonomikoan.
Munduko Moneta-Funtsaren iritziz globalizazioa "herrien arteko interdependentzia ekonomikoa" da "non mugaz gaindi merkantziak eta zerbitzuak gero eta gehiago trukatzen diren, kapitala era aske batean jariotzen den etateknologia gero eta azkarrago zabaltzen den."
*Mozkina ateratzeko diren Korporazio multinazionalen ondorio negatiboak - lege eta finantza trikimailu konplexuen erabilpenari esker, ez dute zertan maila lokaleko legeak bete behar; hori horrela, herri pobreen langilego eta baldintzak bata bestearen kontra erabiltzen dituzte mozkin haundiena lortzeko asmotan.

*Kapitalismoaren zabalkuntza garatutako herrietatik garapen prozesuan dauden herrietara.

2007/11/30

Hona hemen globalzazioaren bideo bat, ez da oso esanguratsua baina beno.

2007/11/16

GLOBALIZAZIOA


Globalizazioaren definizioa

Globalizazioa edo mundializazioa, gaur egun dagoen komunikatzeko eta garraiatzeko erraztasuna dela eta, merkatuen arteko batasuna eta kultura eta gizarteen arteko hurbilketa bultzatzen duen prozesua da. Globalizazioa dela eta hainbat aldaketa sozial, ekonomiko eta politiko jaso behar izan dira.
Lurra unitate bat balizt bezela, produkzioak eta kapital mugimenduak mundu mailan ematen dira, estatuetako gobernuak euren eraginak galtzen ari dira eta gizarte zibilatik hainbat mugimendu sortu dira.

2007/10/16


AUKERATU DUDAN GAIA

Globalizazioa da nik aukeratu dudan gaia zeren eta gaur egun kultur eta etnia desberdineko pertsona asko bizi gara herrialde berean; nire ustean, beste kultur batzuk ezagutzea eta ulertzea ondo legoke guztiok elkar bizi al izateko.

2007/10/11

MAI


Maider Perez naiz, 22 urteko Gizarte Hezkuntzako ikaslea. Orain dela hiru urte zuzenbide ikasketak hasi nituen, baina gustora ez negoenez, Gizarte Hezkuntza egitea erabaki nuen.